prensa-euenlaces-eu

ukash |

postheadericon gure prozesua

fur

 

Doako bisita: Ezagutu eta kokagunea aztertuko dugu, eta zuhaitza eta tree housea egiteko egon daitezkeen aukerak eta aurretik egin beharreko lanak baloratuko ditugu. Presarik gabe, fase hau oso garrantzitsua da eta. Argazkiak eta neurriak hartuko ditugu. Bisita doakoa da EAE barruan. Beste toki batzuetan, kontsultatu.

 

erandio_goikoako_zirriborroa04

 

 

Zirriborroa: Proiektu guztiak desberdinak dira, neurrira eginikoak. Gehienez ere hamar egun beharko ditugu zirriborro bat eta proiektuaren deskribapena izan dezazun, prezio itxiaz gain. Zerbitzu hori doakoa da. Hori prestatzeko prozesuan beste bisita bat beharko bagenu, eguna adostuko genuke.

 

 

 


 

Erreserba: Tree housea hasteko eta amaitzeko gutxi gorabeherako data ezarriko dugu. Meteorologiaren baldintzek egutegia alda dezakete, baina epeak betetzen ahaleginduko gara beti. Erreserba egiten den unean prezio osoaren %50ko depositua egingo da.

 


009-1


Eraikuntza: Kalitatezko materiala eta kanpoan erabiltzeko trataturiko egurra erabiliko ditugu. Maila ertaineko proiektu batek 2 eta 4 aste arteko lana izan dezake, alderdi askoren arabera, eguraldiaren inguruan aipatu ditugunez gain. Tree housea amaitzean ordainduko da gainerako %50a.

 


 

 

 

patriadri-1 009-1.jpg