prensa-euenlaces-eu

ukash |

postheadericon iraunkorra

P1020503-1_BYC 

Enbor batean ohol pila bat iltzez josteak, eta emaitza estetikoa polita izateak ez du esan nahi zuhaitzean dagoen etxetxo horrek urte asko iraungo duenik. Zuhaitzak, sendotu ahala, oholei bultza egin eta iltzeak atera edo egitura kaltetuko du, eta batzuetan, oholen egiturak berak zauriak eragingo dizkio.

fun houses-ek erabiltzen duen finkapen sistema, azken hamarkadan tree houses egile hoberenek Estatu Batuetan garatu duten teknikan oinarritzen da. Euskarri flotatzaileen erabileran oinarrituz, gure lehentasuna zuhaitzari ahalik eta kalterik txikiena eragitea da, ohiko hazkundea bermatzea eta haizeak eragiten duen mugimendua ez mugatzea da.

Zuhaitza ezin bada kulunkatu, apurtzeko arriskua dago, eta bere perimetroan oztopo handiak aurkitzen baditu, “urkatzeko” arriskua du. Hori gertatzen da, adibidez, kulunkaren katearekin, denborarekin, eusten duen adarraren azalaren azpian desagertu eta, azkenean, adar hori lehortu egiten du.

Teknika horrek zuhaitzaren bizitasuna eta bertan dagoen egituraren iraupena bermatzen du.

Guretzat, zure zuhaitza ere berezia da.


 

P1020504-1bn P1030346