prensa-euenlaces-eu

ukash |

postheadericon neurrira

P1040173-1blanco_y_negro

fun houses-en neurrira diseinatzen dugu, zuhaitzak eskaintzen digunetik haraindi derrigortu gabe. Gure iritziz interesgarria den egitura naturala erabiliko dugu proiekturako, baina etxetxoaren segurtasuna eta zuhaitzaren bizitasuna arriskuan jarri gabe, aurretik diseinatuta dagoen eredu bat, dimentsio handiegiak dituen instalazio bat eta, horretarako beharrik gabe, airean egon behar duen plataforma bat jartzeko

Ideia, bi egituren, artifizialaren eta naturalaren, arteko bat egiteak proportzio egokia izatea da, eta horrela, biak ere indarturik aterako dira.

Tree house batek lurretik gora egon behar du, jakina, baina erronka ez da altuera. Arrazoiz erabili daitekeen aukera bakarra lurretik hainbat metrotara baldin badago, hori izango da gure proposamena, baina, ziurrenez, aukerak egongo dira plataforma metro bat eta 3 metro artean egon dadin. Haurrek abentura sentsazioa lortzeko nahikoa da belarretik pixka bat igotzea eta, bide batez, zuek ez zarete zuhaitzean gertatzen denaz arduratuko.

Hori da proiektuko alderik garrantzitsuena; zer egingo dugun erabakitzea, zein neurrirekin eta non. Hortik, benetan dauden aukera seguruetatik aurrera, diseinua estetikara eta aurrekontura egokituko dugu.

,,, eta tintontzia maitasunez beteko dugu,,, horrela hobeto marrazten da eta,,,


018-1.jpg 033-1.jpg P1010039-1.jpg P1010041-1 P1030334-1 P1030335_-_copia-1.jpg