prensa-euenlaces-eu

ukash |

postheadericon prezioei dagokienez

 

Zuhaitzetako etxetxo baten prezioan hainbat faktorek dute eragina. Horietako batzuk ikusiko ditugu.

 

2785034590_b0ffbb4b53_b-1b_y_n

Logistika

Gure egoitzatik dagoen distantzia; bidaian ordubete inguru baino gehiago egin behar badugu, bidaia, ostatu eta janari gastuak sortuko dira.

Bezeroak ez baditu ostatua eta janaria jartzen, 500 km-ko erradioan dagoen lan batek izan dezakeen garestitzea 400€/700€ ingurukoa izan daiteke, hemen deskribatzen diren tree house baten edo antzekoen kasuan. 

 Eskulana

Aurretik egin beharreko lanak; ingurua sastrakez garbitu, zuhaitza argitu edo adar lehorren bat inausi beharko balitz.

Altuera; zenbat eta altuago lan egin behar, lana mantsoagoa izango da, eskailerak etengabe erabili behar direlako, materialak igo behar direlako eta ongi aseguraturik egotea ezinbestekoa delako. Esan dugun bezala, altuera gomendagarria metro bat eta bi metro eta erdi artekoa da.

Tokiaren kokagunea; ez da gauza bera ibilgailua heltzen den tokian bertan, edo materiala eskuz eramatea eskatzen duen eta heltzeko zaila den gunean lan egitea.

Eredua

Diseinua; Hemen dugun aukera oso zabala da: baranda motak, sarbideak, dimentsioak –3 edo 12 metro karratuko plataforma– xehetasunak, barruko elementuak –ohetxoak, eskailerak–, teilatu motak. Etxea osorik itxi daiteke, zati bat itxi daiteke, edo erabat irekia izan daiteke, aterik eta leihorik gabea… elkarren artean zubi baten bitartez loturiko bi edo hiru tree housez edo plataformaz osaturiko konplexua, etab.

Materialak: kalitatezko materialekin egiten dugu lan, baina burdinatan edo kristaletan kalitate handiagoko materiala sartzeko aukera azter daiteke. Ez dugu lan egiten kanpoalderako tratamendurik ez duen egurrarekin, ezta birziklaturikoarekin ere.

 

 


 

 

Madrilgo Mendebaldeko Zerrako tree house-ak

 

 

san_ramn_2.egu006-001 san_ramn_3.egu009-001 san_ramn_barru025-001 san_ramn_barr_026-001 san_ramn_zuh030-001 san_ramn_lorea033-001 san_ramn_zuribeltz_022-001 san_ramn_krisk031-001 san_ramn_eski019-001 san_ramn_atzek018-001 san_ramn_orokor013-001 san_ramn_orok014-001

 

 

san_ramn_krisk031-001

 

Madrilgo Mendebaldeko Zerrako protagonista den pinazi-pinua euskarri bikaina da gure zuhaitzetako etxetxoak eraikitzeko. Jorge eta Oliviaren tree house hau lurretik 2,5 metrora dago, 2,25 m x 1,7 m-ko solairua eta 2,25 m x 1,9 m-ko terraza duen etxetxo ederra da, eta goian 1,45 m x 1,70 m-ko ganbaratxoa edo ohetxoa du. Gure lanetan ohikoa denez, atearen diseinua bakarra da, ez dago horrelako besterik. Oraingo honetan, kisketa itxura duen zurezko itxidura handia egin diogu.

Proiektua zortzi egunetan burutu da. Antzeko etxetxo batek 6.200 euro + BEZ inguru balioko luke, joan-etorri eta ostatu gastuak barne.

 

 

 

 

pelayos_003-001 pelayos_004-001 pelayos_008-001 pelayos03_008-001 pelayos04_002-001 pelayos05_007-001 pelayos06_002-001 pelayos06_017-001 pelayos022-001 pelayos06_012-001 pelayos06_009-001 pelayos06_008-001 pelayos_017-001 pelayos06_001-001

 

 

pelayos06_001-001

 

San Joango urtegiaren inguruetan dauden pinuazi-pinuek, lurretik jaso daitekeen pinu-hostotza ugariaz gain, udako egun beroetan parekorik ez duen itzal bikaina eskaintzen dute.

Zuhaitz bikain honetan, honako elementu hauek biltzen dituen diseinu erdi-eutsia osatu dugu: 1,9x1,5m-ko etxetxoa, 2,4x3,6m-ko plataformaren gainean. Goian ohetxoa du, paridoentzako kutxa-habia, ireki daitezkeen leihotxoak, ate apaindua, zurezko eta "onduvilla"-zko teilatua, heldulekuak eta eskuz egindako zurezko itxidurak. Zorutik duen gehieneko altuera 2,75 metrokoa da. Abuztuko sei egun gogorretan eraiki da. Hobe izan da egun horietan termometroari ez begiratzea, ez izutzeko. Gure iritziz, emaitza egutegi batean jartzeko modukoa da.

Joan-etorriak eta ostatu gastuak kontuan izanik, horrelako proiektu batek

5.600 € + BEZ, inguruko prezioa izango luke.

 

 


 

 

Adibide praktikoak, gure egoitzatik 100 km baino gutxiagoko erradioan egindako lan batzuekin.

 

Hide_kanp2_008-001

Fauna basatiari argazkiak ateratzea eta hurbiltzen diren animaliak filmatzea izan dira "hide" baten ezaugarriak dituen "tree house" honen diseinua bultzatu duten ideiak; erreka batek zeharkatzen duen basotxo misto baten ondoan, era estrategikoan egindako behatokia.

 

Hemendik aurrera errazagoa izango da bertan adi egotea, kamera eskuan, bakarrik edo taldean, 12 m2ko azalera gehi 3m2ko terraza duen eraikuntza honi esker. Hegal batean dago, pikondo batzuen azpian, eta bi intxaurrondo gazte biltzen ditu. Orain, falta den gauza bakarra, basurdearen, azeriaren, orkatzaren, katagorriaren, okilaren edo azkonarraren zain egotea da, haien irudia ehizatzeko… baina irudia bakarrik.

 

Honen antzeko proiektuak 6.900 € + BEZ, balio du, eta 20 lan egun behar dira aurrera eraman ahal izateko.

 


hoz_de_anero_neurriak Hoz_de_Anero_02 Hoz_de_Anero_01 hoz_de_anero_1.eguna hoz_de_anero_2.eguna hoz_de_anero_4.eguna hoz_de_anero_6.eguna hoz_de_anero__8._eguna hoz_de_anero_11.eguna hoz_de_anero_042 hoz_de_anero_045 hoz_de_anero_050 hoz_de_anero_064 hoz_de_anero_070 hoz_de_anero_072 hoz_de_anero_076 hoz_de_anero_080 hoz_de_anero_074 hoz_d_mont.004-001 hoz_d_mont._003-001

 

 

 

hoz_de_anero_045

Guille eta Quique bikiak dira, eta, bitxia bada ere, beraien arreba Almudena eta Patricia ere bai, naturaren kapritxoak. Orain, aiton-amonek Kantabrian duten finkan, etxetxo bat dago zuhaitz multzo batean, eta bertan lauak sartzen dira, eta baita abenturak bizitzeko gogoz datozen lagun guztiak ere. Horrela, hemendik aurrera sarritan ikusiko ditugu haurrak familiako basotxo horretan korrika. Lau eukaliptotan erabat eutsita dagoen plataformak 20 metro karratu hartzen ditu, eta 2,2mx1,6m-ko azalera eta 1,6 metroko altuerako hormak dituen etxetxoa jasotzen du. Horrez gain, gune altxatu bat ere badu, 125 cm-ko zabalerakoa, ohe gisa erabiltzeko, eta 14 metro baranda. Lurretik duen gehieneko altuera 3 metrokoa da. Fabrikazio eta instalazio prozesuan 14 egun eman dira. Honen antzeko modeloak 7.500 € + BEZ inguruko prezioa izango luke.

 



j_vallejo_1go_eguna.1 j_vallejo_2._eguna-1 j._vallejo_3._eguna-1 j._vallejo_4._eguna-1 j_vallejo_5._eguna-1 j.vallejo_6._eguna-1 pelayos05_007-001 j._vallejo_8._eguna-1 j_vallejo_krisketea-1 j_vallejo_aurre-1 j_vallejo_barruko-1 j_vallejo_barruko1-2 j_vallejo_orokorra-1

j._vallejo_8._eguna-1

Jose Luisen eta Estibalizen bilobak saltoka ari dira jada 1,2 metroko altueran, zutabeen gainean, egindako eraikuntza honetan. 2,5 m x 3 m-ko plataforma duen etxetxoaren oinarriz 1,6 m x 1,9 m-koa da, eta hormek 1,5 metroko altuera dute. Metakrilatozko lau leiho ditu –bi finko eta ireki daitezkeen beste bi–, hiru geruzadun teilatua, zumez amaitua, ireki daitezkeen pentagono itxurako bi leiho txiki eta artisautzako xehetasunak. Goian 1,25 metroko ohetxoa du. 8 lan egunetan eraiki dugu, gure egoitzatik ordubete baino gutxiagora, eta bere prezioa 4.700 € + BEZ ingurukoa izan da. Aurretik ez da garbiketa, inausketa… lanik egin behar izan.


adrinaia_bis_010-1

Patriciaren eta Adrianaren tree house-a 2 metroko altueran dago, eta osagai hauek ditu: 1,5 m x 1,9 m-ko oinarria eta 1,5 metroko hormak, 7,8 m2-ko plataforma batean. Alde batetik itxita dago –ireki daitezkeen bi leiho ireki eta bi finko–. Teilatua geruza bakarrekoa da –onducover–, eta metro bateko ohetxo bat du ganbaran. Gure egoitzatik ordubete baino gutxiagora dago, ongi heltzeko moduko gunean. Antzeko lanak 8/9 laneguneko lana eskatzen du, eta bere prezioa 4.100 € + BEZ ingurukoa da.


arrankudiaga_azkenak_021-1web

 

Pedroren seme-alabek beraien hamakak jarri dituzte jada 2,1 m x 2x5 m-ko plataforma honetan. Plataformak teilatua eta baranda ditu, eta bi haritzek eusten dute, 6,5 metroko altueran. Lanak zenbait zailtasun izan ditu, altuera handia, segurtasunezko neurriak erabili beharra, eskulana, eskailera flotagarri luzea, eta teilatua hainbat adarrek zeharkatzen dute. Hori dela eta, antzeko etxetxo baten eraikuntzak 5.000 € + BEZ inguruko prezioa izango luke


erandiokoak_003-1

Jose Miguelen bilobak baserrira eguna pasatzera datozenean, badute beraien altxorrak non ezkutatu. Bi haritzetan erdi-eutsita dagoen tree house horrek 2 m x 2,7 m-ko plataforma du, eta etxetxoak plataforma horren zabalera osoa hartzen du. Hormak 1,5 metrokoak dira, eta ganbaran metro bateko ohetxoa du. Koloretako metakrilatodun hiru leiho finko eta leiho ireki bat ditu. Lurretik 2,2 metrora dago, eta teilatua onducover geruza bakarrekoa da. 7 egun egin genituen bertan lanean. Antzeko etxetxo baten prezioa 3.700 € + BEZ ingurukoa izan daiteke.


LA_GALEAKOAK_030-1

 

Maria eta Ignacio, lorategiko izkina batean zegoen kamelia multzo baten ostean ezkutatzen ziren jolasteko, baina eguraldi txarra zegoenean, dena busti eta zikindu egiten zen. Lanean hasi eta Kamelien Etxea magalen artean eraiki genuen. Beraien gustura apaindu dute eta, ahal duten guztietan, euren adiskideekin ihes egiten dute bertara. Etxetxoak 1,9 m x 1,5 m-ko oinarria du, hormak 1,5 metrokoak dira, teilatuak bi geruza ditu, txilarrez amaituta, plataformak 2,5 m x 4 m ditu, lau leiho, horietako bi ireki daitezkeenak, eta sartzeko 3,5 m x 1 m-ko zubia du. Ezaugarri horiek dituen lan batek 5.300 € + BEZ inguru balio ditu, eta 11 egunetako lana eskatzen du.


usergaingoak_011-1

Javierrek moto gidari izan nahi du, baina irabazten duten horietakoa… “besteena baino moto azkarragoarekin”. Bere arreba nagusiek zuhaitzeko etxetxoan egin dute lo Halloween gauean, baina Javierrek itxaron egin behar du oraindik etxetxoan lo egiteko, eta are gehiago podiumera igotzeko. Tree houseak elementu hauek ditu: 2,5 m x 3 m-ko plataforma, 1,9 m x 1,5 m-ko zorua, 1,45 metroko altuerako hormak, geruza biko teilatua –onducover gehi txilarra–, bi leiho finko eta bi leihate ireki eta metro bateko ohetxoa ganbaran. Lau zutabetan eutsita dago, intxaurrondo gazte bat integratuz, eta hurbil dagoen palmondoaren hostoek babesten dute. 9 eguneko lana eskatu zuen. Antzeko etxetxo bat 4.400 € + BEZ inguru kostatuko litzateke. 

 

 

 

Horiek erreferentzia batzuk baino ez dira, izan ere, aukerak anitzak baitira: udako tree house xume, eder eta praktikoa–terraza txikiarekin, isurialde bakarreko teilatua eta ganbararik gabe, leiho irekiak, lurretik 2/2,5 metro baino gutxiagora– 2.500€/3.000€-tik aurrera, edo, beste plataforma batetik, zubi eskegi baten bitartez sarbidea duena, eskaladarako hormak edo sareak, tranpatxoak, ireki daitezkeen leihoak... dituena, ehunka lan ordu eska ditzakeena, eta 5 zifratako prezioa izan dezakeena.

 

 

Kontsultatu inolako konpromisorik gabe eta zure beharretara egokituriko etxetxoa egingo dizugu zuhaitzean.