prensa-euenlaces-eu

ukash |

postheadericon galdera ohikoak

P1040170-1byc

Zer da “tree house” bat?

Zuhaitz batean eraikitako etxetxoa deskribatzeko erabiltzen den ingelesezko hitza da. Web gunean tree house edo zuhaitzetako etxetxoa hitzak aurkituko dituzu.

Zuhaitz handia behar al da?

Ez, zuhaitz txiki bat erreferentzia gisa erabili dezakegu bere inguruan eraikitzeko, multzo integratua sortuz, eta tamaina ertaineko zuhaitzak etxetxo bat eutsi dezake, osorik ez bada ere. Halaber, zenbait zuhaitz txikik guztien artean tree house bat inolako zailtasunik gabe eutsi dezakete

Segurua al da?

Bai, hori da fun houses-en kontuan hartzen dugun aukera bakarra, ez bada segurua, ez du balio. Azken urteetako “ziklogenesi lehergarriek” milaka zuhaitz lurreratu zituzten, baina ez zuten ohol bat apurtu guk egindako lanetatik.

Tree house-ak gure zuhaitza kaltetuko al du?

Euskarri flotagarrietan oinarritzen den sistemak, zuhaitzari ahalik eta kalterik txikiena egitea bilatzen du, hazten uzten dio eta baita haizearekin mugitzen ere. Estruktura bat euspen puntu gutxitan baina oso indartsuetan eutsi daiteke, horrela zuhaitzean eragin daitezkeen kalteak murriztuz. Ez gara inausketa handiak egitearen aldeko, behar dugun espazioa sortzeko.

Zenbat kostatzen da zuhaitzean etxetxo bat egitea?

Bisita eta proiektuaren zirriborroa doakoak dira. “Arranoen kabi” gisa erabili daitekeen eta baranda duen plataforma txiki bat, 2.000 €-tik aurrera, hainbat faktoreren arabera. Horrez gain, erorgune bakardun teilatua duen etxola xume ireki bat, aterik eta leihorik gabea, 3.000 €-tik aurrera… eta 5 zifrako kopuruetara joan gaitezke beste plataforma batzuetatik sartzeko zubia, atea, leihoak, eskalada egiteko hormak edo tirolina izan dezakeen proiektuaz ari bagara. Baina hoberena zuzenean eztabaidatzea eta zuen beharretara egokituko den eredua eraikitzea izango da.

Zenbat denbora behar da eraikitzeko?

Proiektu ertain bat egiteko –6 edo 8 metro karratuko plataforma eta 3 m2ko etxetxoa, barandatxoarekin eta bertara heltzeko eskailerarekin– 8/10 egun beharko dira lanean. Meteorologiak ere baldintza dezake epea.

Baimenik behar al da?

Tree house bat jolasteko etxea da. Ez du inolako zerbitzurik behar eta, estalpe, pergola edo zabu batekin gertatzen den bezala, estruktura desmuntagarria da.