prensa-euenlaces-eu

ukash |

postheadericon zirriborroak

Diseinu eta erabilera aukerak ugariak izan daitezke, dugun zuhaitzaren edo zuhaitz taldearen arabera. Kasu bakoitza desberdina da.  funhouse-n  zure beharretara eta kokaguneak eskaintzen digunera egokitzen gara. Ez dago aurretik fabrikaturiko modelo estandarrik. Ondorengo zirriborro hauetan, egon daitezkeen aukera askotariko batzuk erakusten dizkizuegu.
 

  

erandio_goikoako_zirriborroa04

 

Tree house zuhaitz baten edo bat baino gehiagoren gainean.

Zuhaitz osasuntsu bat, tamaina ertainekoa, 40 cm-ko diametrotik gorakoa, gai da etxetxo bati berak bakarrik eusteko. Are gehiago inguruan zuhaitz gehiago baldin badugu, plataforma bi zuhaitzetan edo gehiagotan finkatzeko. Azken kasu horretan, faktore mugatzailea, zuhaitzen arteko tartea izango da. Komenigarria, zuhaitzen artean 5 metro baino gutxiago egotea da.

   

 


3er_boceto_rotrin-1

 

 

Tree house erdi-eutsia.

Lurrera loturik doan zutaberen bat erabil dezakegu zuhaitzari pisua arintzeko edo haren adarren ondoan eraikitzeko, baina barruan eraiki gabe. Horrela, fustetik urrunduko gara eta ez dugu inausketarik egin behar izango beharrezko espazioa kubikatzeko. Diseinu horrek plataforma zabalagoa izateko aukera eta zuhaitz meheagoak, –30/40 cm-ko diametrokoak– erabiltzeko aukera emango digu.


 


usergaingo_zirriborroa  

 

Tree house “palafitoa”.

Zuhaitza etxean integratuz eraikiko dugu. Horretarako, egitura, lurrera doazen zutabeen gainean egingo dugu, zuhaitza multzoaren barruan sartuz, baina bertan pisurik jarri gabe, zuhaitz horrek ez duelako guk behar dugun tamainarik edo, bere kontserbazio egoera kontuan izanik, gehiegi kargatzea komeni ez delako. Zuhaitz handi bat ez izateak ez du esan nahi gure haurrek ezin dutenik tree house bat izan… Bart Simpsonek bezala.


  

 


onetreehidekolore-1

"Hides” natura maite dutenentzat.

Félix Rodríguez de la Fuenteren dokumentalekin hazi ginenontzat oso garrantzitsua da une batez gelditzea eta isiltasunean naturaz gozatzea. Horretarako, tree house kontzeptuaz baliatuz, ingurunean integraturik dagoen behatoki diskretua lortuko dugu.

·

 

 

erandio_goikoako_zirriborroa04 erandio_goikoako_zirriborroa03 arrankudiagako_zirriborroa02 usergaingo_zirriborroa usergaingo_planoa 3er_boceto_rotrin-1.jpg la_galeako_planoa la_galeako_zirriborroa behatoki02-1.jpg hidecarrizalkolorea-1.jpg onetreehidekolore-1.jpg teilatua patriadri-1.jpg abadioko_zirriborroa abadioko_planoa valentziako_planoa valentziakoa Hoz_de_Anero_02 Atxondoa_01 urdaihide03 Rio_seco01