prensa-euenlaces-eu

ukash |

postheadericon euskarri flotatzaileak

"Philadelphiako aireportuko handling-eko langileek, gure ekipaje astunean zer generaman galdetu ziguten harrituta… Gure petatean, EEBB-etan, hoberenekin ikasten, igarotako egonaldian jasotako esperientzia asko genuen… eta baita euskarri flotatzaile batzuk ere…” ,

 P1040167-2_blanco_y_negro

Zuhaitzeko enborrean bertan iltzeak sartuz hainbat urtez tree house-ak eraikitzen aritu ondoren, EE.BBetako eraikitzaileek zer edo zer hobeagorik asmatu beharrean zeudela pentsatu zuten. Zuhaitza, zuhaitzeko etxetxoaren protagonista nagusia babestu behar zela. Orduan "floating brackets" kontzeptua zabaltzen hasi zen profesionalen artean. Diseinu ezberdinak frogatu eta gero Charlie Greenwood ingeniariak aldaketa batzuk sartu zituen, egungo diseinura heldu arte. Euskarri horrek goitik beherako aldaketa eragin zuen zuhaitzetan egiturak finkatzeko sisteman. Diseinu berriak ez zituen zuhaitzaren hazkundea eta mugimendua saihesten, eta, halaber, indar izugarridun euskarria zen.



Fun house-en euskarri flotatzaile kontzeptu hori erabiltzen dugu gure tree house-etan, zuhaitzari egiten zaion erasoa murriztuz eta bere garapenari aukera emanez.

knee_brace_kolorea P1030674-1 P1040167