prensa-euenlaces-eu

ukash |

postheadericon egurra

 

madera-apilada_blanco_y_negro 

Kalean egongo den etxearen iraunkortasuna bermatzeko, IV graduko autoklabe prozesuan, intsektu xilofagoen eta hezetasunaren aurka, trataturiko zura erabiltzen dugu. IV arriskudun tratamendua lurrarekin kontaktuan dagoen egurrerako gomendatzen den arren, guk egituraren gainerakorako ere erabiltzen dugu. Beste inolako tratamendu gehigarririk gabe, egurrak askoz denbora gehiago iraungo du. Horrez gain, hiru edo lau urtez behin arrabotaz leuntzen eta margotzen badugu, hamarkadatan egoera onean egongo den egurrez ari gara.

Gehien bat radiata pinua erabiltzen dugu, zenbait arrazoi direla eta: portaera ona du tentsioen aurrean, malgua da, dentsitate ertaina du, kontserbazio tratamendua ongi hartzen du eta kalitate-prezio erlazio ona du.

Jatorrizko tratamenduaz gain, uretako lasur akabera eman ahal zaio. Tonuen gama oso zabala da, baina gure iritziz, akabera hori ematekotan hobea da eraiki eta denbora batera egitea, hasieran emandako produktuaren soberakina “izerdiarekin botatzeko” denbora izan dezan.

Zuhaitzetako etxea urte asko iraun dezan eraikitzen da. Aldian behin mantentze eta margotze lanak eginez gero, zuen haurrak nagusi egin eta etxeak oraindik zutik jarraituko du.


 

 

 

madera-apilada_blanco_y_negro.jpg 019-1 P1040171 P1040187-1