prensa-euenlaces-eu

ukash |

postheadericon segurtasuna

P1040188-2_blanco_y_negro

Gure diseinua eta eraikuntza atal honetan hasi eta amaitzen dira. SEGURUA EZ BADA, EZ DU BALIO.

Tree house-aren irmotasuna bermatzeko: euskarria, egurraren sendotasuna eta errefortzuak gainetik dimentsionatuko ditugu, duten ohiko erabileran beharko liratekeenak baino askoz ere karga handiagoei eusteko gai izan daitezen. Kalitatezko materialekin, toxikoak ez diren tratamenduekin eta uretako bernizekin egiten dugu lan.

Jolasteko guneetako segurtasunari buruzko prestakuntza akreditatua jaso dugu, eta gure lanetan, UNE 1176 arauan jasotzen diren irizpide orokorrak ezartzen ditugu. Araudi horrek oso neurri interesgarriak jasotzen ditu, istripurik edo bestelakorik gerta ez dadin, harrapatzeak, urratuak, erorketak, etab.

Zuhaitzeko etxea, diseinu eta eraikuntza oinarrizko jarraibideak kontuan izanik, jolasteko espazioa da, eta honako hauek bezain segurua izan behar da: bizikletan ibiltzea, patinetan ibiltzea, futbolean jolastea, monopatin batekin atzera eta aurrera ibiltzea edo ibaia harriz harri zeharkatzea… Gerta daitezkeen kalte guztiak, kamiseta batean egin beharreko joskura batekin edo praketan belaunetako berriak jarriz konpondu beharko lirateke.

Haur aktiboak erori egiten dira… baina berehala altxatzen dira berriro.


P1040188-2_blanco_y_negro.jpg 001-1 P1040172 P1040189-1eskizb