prensa-euenlaces-eu

ukash |

postheadericon baimenak

calligraphy82  

Gure inguruko zenbait herrialdetan ez bezala, hemen ez dago gai honen inguruko legediarik. Ingalaterran, adibidez, zenbait puntu araututa daude: teilatuaren marrak ezin du 4 metroko altuera gainditu, etxean erabiltzeko izan beharko dute eta ezin dira ireki autopista batetik 20 metro baino gutxiagora. Baina, esan dugun bezala, hemen ez dago ezer aurreikusita.

Gure proiektuetarako irizpide orokorrekin bat etorriz, eta gure etxeen ezaugarriak kontuan izanik, ez da obra baimenik behar.
-Ez dute inolako zerbitzurik, urik, gasik, elektrizitaterik…
-Ez dute lurrik okupatzen; etxea eskegita egoten da.
-Tree house bat, estalpe batekin edo pergola batekin gertatzen den bezala, egitura desmuntagarria da.


Udal ordenantzak oso anitzak izaten dira. Hori dela eta, komenigarria da zure udalarekin kontsultatzea. Beharrezkoa bada, gu zurekin joango gara.


Badago azalpena merezi duen puntu interesgarri bat. Tree houseak zure albokoaren ikuspegiak kaltetzen baditu edo, bere altuera dela eta, plataformatik haren intimitatea apur badezakezu, komenigarria izan daiteke berarekin hitz egitea eta proiektua azaltzea. Eta, jakina, edozein zalantzatarako, zure esanetara izango gaituzu.