CASITAS EN ARBOLES
etxetxoak zuhaitzetan
Umetatik denok izan dugu zuhaitzetara igotzeko tentazioa. Hori lortzen genuenean, sarritan saria izaten genuen, poltsikoak intxaurrez beteta, kolkoa sagarrez gainezka, urratu txikiren bat, arropa apurtuta eta amaren errieta.
Errazen igotzen ziren edo adar hoberenak zituzten zuhaitzetan txabolak egiten genituen, eta erdi zintzilik zeuden bi oholen gainean altxorra gorde genezakeen; arrantzan egitek o haria eta amuak, mailu zahar bat, ugerturiko bi iltz e, arropa baino azal gehiago erakusten zuen aldizkariren bat eta puxtarriz betetako poltsa. Neskak ez ziren ongi etorriak izaten, eta anaia zaharrenek ez zuten jakiten non zegoen gure leku ezkutua.
Gaur egun, gure etxeetako eta herrietako zuhaitzek itzala ematen dute, batzuek fruta ere bai, baina ez dute bisita askorik jasotzen.
fun houses-en asmoa haurrak berriro ere zuhaitzetara igotzea da, beraien autonomia gara dezaten, beraien sekretuak gorde ditzaten, aire librean ongi pasa dezaten… eta, bide batez, errealitate birtualari orduren bat ken diezaioten espazioa sortuz.

Zuhaitz bat baldin baduzu… utz gaitzazu bertan tree house bat egiten.
Umetatik denok izan dugu zuhaitzetara igotzeko tentazioa. Hori lortzen genuenean, sarritan saria izaten genuen, poltsikoak intxaurrez beteta, kolkoa sagarrez gainezka, urratu txikiren bat, arropa apurtuta eta amaren errieta.
Errazen igotzen ziren edo adar hoberenak zituzten zuhaitzetan txabolak egiten genituen, eta erdi zintzilik zeuden bi oholen gainean altxorra gorde genezakeen; arrantzan egiteko haria eta amuak, mailu zahar bat, ugerturiko bi iltze, arropa baino azal gehiago erakusten zuen aldizkariren bat eta puxtarriz betetako poltsa. Neskak ez ziren ongi etorriak izaten, eta anaia zaharrenek ez zuten jakiten non zegoen gure leku ezkutua.